XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bixente, bihar oporrak hasten zaizkizu.

- Nahi baduzu, itsasora etorriko zara nirekin.

Ohean sartu zen lehen bait lehen Bixente eta ametsetan hasi...

Bizkor etorri zen olatua.

Zilipurdika eraman zuen Bixente instant batean.

Hondartza urrutiratu zen.

Itsasoko barrara iritsi zenean, zurrunbilo batean erori zen behera eta behera.

Itsas zaldi kuadrila batek inguratu eta, hitzik esan gabe, Itsasoko Erregina zegoen lekura eraman zuen.

Koral gorrizko aulki batean zegoen exerita, perlazko koroa bat zuen buruan eta Itsas izarrak ari ziren dantzan bere inguruan.